Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak 2016

Kanpainako gai nagusiak jorratu dituzte hautagaiek, mahai-inguruan, Goienan

Goiena Telebista 2016ko ira. 23a, 09:43

Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde eguna domekan izango da, eta bart, Debagoienean ordezkaritza duten bost alderdi nagusietako hautagaiak izan ziren mahai-inguruan, Garaian. Politikariek ordu eta erdiz eztabaidatzeko eta herritarrei azken mezuak helarazteko aukera izan zuten bertan.

EH Bilduko Gipuzkoako zerrendan bigarren doan Pello Urizar arrasatearra eta EAJko Gipuzkoako zerrendaburu Joseba Egibar izan ziren bertan. Baita Elkarrekin Podemoseko Gipuzkoako zerrendan bigarren doan Julen Bollain, PSE-EEko Gipuzkoako zerrendan bigarren doan Eneko Andueza, eta PPko Gipuzkoako zerrendan bigarren postuan doan Juana Bengoetxea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak