Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak 2016

EAJk irabazi ditu hauteskundeak, 29 eserlekurekin

Goiena 2016ko ira. 25a, 23:30

 

Eusko Legebiltzarreko 75 eserlekuetatik 29 eskuratu ditu alderdi bozkatuena izan den EAJk (397.664 boto). 224.254 boto eskuratu ditu EH Bilduk, bigarren indarra legebiltzarrean 17 eserlekurekin, eta Elkarrekin Podemos koalizioa, 11 legebiltzarkiderekin sartuko da Gasteizko parlamentura (156.671 boto). 126.139 boto jaso ditu PSE-EEk, eta sozialistek 9 eserleku lortu dituzte. PPk ere 9 legebiltzarkide izango ditu, 107.357 botorekin. Ciudadanosek 21.362 boto jaso ditu, baina laranjek ez dute eserlekurik eskuratu Gasteizen.

2012ko Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan, EAJk 27 legebiltzarkide lortu zituen (384.766 boto), EH Bilduk 21 (277.923 boto), PSE-EEk 16 (212.809 boto), PPk 10 (130.584 boto) eta UPyDk bakarra (21.539 boto).

EAE: %100 (DATU OFIZIALAK)

  • EAJ: 397.664 boto (29 legebiltzarkide)
  • EH Bildu: 224.254 boto (17 legebiltzarkide)
  • Elkarrekin Podemos: 156.671 boto (11 legebiltzarkide)
  • PSE-EE: 126.139 boto (9 legebiltzarkide)
  • PP: 107.357 boto (9 legebiltzarkide)
  • C´S: 21.362 boto

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak