EH Bilduk atzo arratsaldian egindako agerraldian "1936ko irailaren 21etik 26ra bitarteko golpe militar-faxistaren ondorioak ikaragarriak izan zirela Debagoienean. Pertsona zibilak, emakumeak, abadeak, eta gudari milizianoak fusilatu egin zituzten eta asko desagertuta daude oraindik".
Era berean azpimarratu zuten "frankismoak eta euren oinordekoek estaltzen saiatu diren errealitateari buruzko egia azaleratzen jarraituko dugu eta errepresioaren ondorioz gertatu diren biktima guztiek jasan duten kaltea erreparatzeko eta dagokien aitortza gauzatzeko, eta justiziazko trataera eman arte jarraituko dugu lanean".
"Sasi-demokrazia"
Bestalde, gogora ekarri zuten Francoren desagerpen fisikoak " ez zuen ekarri berak ezarri zuen sistema politikoaren desagerpena. Sasi-demokrazioa jarri zuten indarrean. Horren adibide garbiena da Arnaldo Otegiri hautagai izateko jarritako debekua".