"Ea aurtengo edizioak hausnarketarako bide ematen digun. Euskal Federazioko presidentea ere estu hartu dugu, garai bateko Oroimen Eguna errekuperatzeko ahaleginak egin behar ditugula esan diogu, eta hark ere "konpromiso" berba erabili du ekitaldian egin duen berbaldian. Horrekin batera, Aramaioko, Elorrioko eta Arrasateko mendi elkarteok [Oroimen Eguna antolatzen dute, txandaka] ere elkarrekin lan handiagoa egin beharko genuke, eta horrek gure artean ere harremana sendotuko luke", adierazi du Aitor Zubiaga Besaideko ordezkariak. "Besaideko inguruak, ordezkatzen duenagatik, txukunago egon beharko luke, eta Oroimen Eguna indartu egin beharko genuke, ea horretan indarra egiten dugun".
Iturritxipigaineko zozketa egin dute
Horrekin batera, Besaide Mendizale Elkartekoek goiza zozketak saltzeko aprobetxatu dute, gogoan izan Anporreta inguruko mendi bat (Iturritxipigaina) erosteko zozketa jarri dutela abian, eta gaur jakinarazi dute zenbaki irabazlea: 1466a. Zozketako irabazleak Ternuako mendiko materialarekin osatutako ekipazioa jasoko du.