Mugikortasun ekintza gehiago izan dira aste bukaeran bailaran. Hala, domekan, Eskoriatzako plazatik abiatu dira hainbat herritar, 10:00ak aldera, Urkulura bizikletan joateko.
Asko dira gaurko eguraldi petralarekin atzo, zapatua, Oñatiko eta Arrasateko birzikleta azoketan erositako bizikletak estreinatzeko gogoz geratuko direnak. Gaztetxoendako bizikletak saldu zituzten asko, goizeko lehenengo orduan batez ere, baina nagusien artean batek baino gehiagok eraman zuen mauka polita etxera. Birzikleta azokak Mugikortasunaren Astearen barruan antolatzen dituzte.
Mugikortasun ekintza gehiago izan dira aste bukaeran bailaran. Hala, domekan, Eskoriatzako plazatik abiatu dira hainbat herritar, 10:00ak aldera, Urkulura bizikletan joateko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.