Arrakastatsua izan da Oñatiko II. Mendi Martxa, 500 parte-hartzaile baino gehiagorekin

Eneko Azurmendi 2016ko ira. 17a, 16:09
Aretxabaletako talde bat, gaur, mendi martxan.

Antolatzaileek balorazio "positiboa" egin dute."Egin duen eguraldia kontuan izanda, oso pozik gaude jendeak izan duen erantzunarekin eta haietako askok zoriondu ere egin gaituzte", adierazi du Josu Lizarralde antolakuntzako kideak. Gaineratu du eguraldi txarrarekin ere martxak baduela bere "xarma".

550 pertsona inguruk hartu dute parte Oñatiko II. Mendi Martxan. "Aurrez izena emanda 553 pertsona zeuden, baina horietatik 60 pertsona inguru ez dira azaldu. Hala ere, 50 pertsonek eman dute izena momentuan bertan, beraz, kopurua mantendu da, gutxi gorabehera", azaldu du Lizarraldek.

Ibilbideari dagokionez, eguraldiak ez du baldintzatu eta bi ibilbideak, bai luzea eta bai motza, "aurreikusitako moduan" egin ahal izan dituzte.

Behe lainoak, baina, ezusteko bat ere eragin du. "Parte-hartzaile batzuk galdu egin dira une batean, ibilbidea markatzen duten zeinuak ez dituzte ikusi-eta", azpimarratu du antolakuntzako kideak. Hala ere, bidera itzultzea lortu dute.

Horrez gain, antolakuntzatik ohartarazi dute "norbaitek" ibilbide motzeko zeinu batzuk kendu dituela eta horren eraginez, beste parte-hartzaile batzuek ere arazoak izan dituztela bidea aurkitzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak