Giro polita sortu du beherapen azokak

Leire Kortabarria 2016ko ira. 17a, 15:46

Arrasaten Merkemerkaua eta Aretxabaletan Ixadebalde azokak egin dituzte; herriko dendariek kalera atera dituzte produktuak, denak beherapenekin. Eguraldi txarra dagoen arren, goiz partean giro polita sortu da kalean.

Bai merkatariendako bai herritarrendako, aukera polita dira Merkemerkaua eta Ixadebalde egunak: bezeroendako, ohiko produktuak prezio berezietan eskuratzeko, eta merkatariendako, udaberri-uda denboraldia itxi eta stock-a kentzeko.

Arrasaten, kalean egitea erabaki dute merkatariek; denden kanpoaldean ipini dute generoa. Karpak ipini dituzte babes gisa.

Aretxabaletan, berriz, pilotalekuan egiten dabiltza Ixadebalde azoka. Aretxarteko presidente Idoia Elexpuruk honako hau dio: "Desberdina da kalean egin edo frontoian egin. Dena dela, barruan oso polita geratu da dena muntatuta. Eguerdi partean jendea hurbildu da, eta gero, arratsaldeko lehen zatia lasai joan da eta, 18:00ak eta 20:00ak artean, beste une jendetsu bat izaten da".

Giroa animatu dute ere umeendako puzgarriak eta Arrasatetik ekarritako globoflexia tailerrak.

Tabernarekin, 13 izan dira merkatarien salmenta postuak, eta UDA eta Kurtzebarri Eskola ere bertan izan dira bakoitza bere postuarekin.

Erlazionatuak

Merkemerkaua azoka

Leire Kortabarria 2016 ira 17 Arrasate

Ixadebalde azoka

Leire Kortabarria 2016 ira 18 Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak