MUko 80 ikasle atzerritarrek hartu zuten parte atzo –Eskoriatzan- haientzako egin zen harrera-eta ongietorri-ekitaldian. Izan ere, unibertsitateak bere izaera eta duela 44 urte hasitako nazioarteko bidea erakutsi nahi izan die. Era berean, ikasleek elkar ezagutzea ere izan da asmoa, unibertsitateko ikastaldian harremanetan izan daitezen. 2016-2017 ikasturtean nazioarteko 169 ikasle inguru izango dira unibertsitateko ikasgeletan prestatzen.
Ikasleak Austria, Andorra, Belgika, Bolivia, Brasil, Kanada, Kolonbia, Costa Rica, Alemania, Ekuador, Frantzia, Erresuma Batua, Guatemala, Italia, Mexico, Peru, Paraguay, Txina, AEB, Venezuela, Korea, Lituania, Holanda, Turkia, India, Honduras, Argentina, Finlandia, Txile, Sudan, Estonia, Slovakia, Txekiar Errepublika edo Poloniatik etorri dira.