Gaztetxoak saskibaloira gerturatzeko asmoz, 2007-2008 urte bitartean jaiotako neska-mutilek hartu ahalko dute parte, eta baita 2003-2006 urteetan jaiotako neskek ere. Bestalde, hiru edo lau pertsonako taldeek jokatu ahalko dute gehienez eta partiduek zortzi minutuko iraupena izango dute. 16:00etan, izena eman beharko dute parte-hartzaileek txapelketa hasi aurretik.
Opariak parte-hartzaileei
Parte-hartzaile guztiek opari bat jasoko dute amaitzean, eta jokalari kopuru minimoa osatzen ez dutenek edo bakarrik daudenei taldea osatzen lagunduko diete antolatzaileek.