Mendizale kuadrila galanta batuko da bihar Oñatiko mendi martxan

Xabier Urtzelai 2016ko ira. 16a, 12:00
Iazko martxako une batean, mendizaleak oinez.

Arrakasta galanta izan du Oñatiko 2. Mendi Martxak. Pentsa, aurrez dagoeneko 500 lagunek baino gehiagok eman du izena, eta bihar, zapatua, martxa hasi aurretik ere egongo da horretarako aukera, plazan bertan martxa hasi aurretik (07:30ean abiatuko dira).

Antolatzaileek ibilbidea aldatzea erabaki dute, urtero berdina ez egitearren, eta bihar bi tontor igoko dituzte: Burgamendi eta Elgeamendi. Ibilbide motzak 27 kilometro izango ditu eta luzeak, berriz, 37,5 kilometro. Izenemate bakoitzeko euro bat Hotz Oñati taldearendako izango da. Izena zapatu goizean ematen dutenen artean, federatuek 13 euro ordaindu beharko dituzte eta federatu gabeek 15. Gainera, izen-emate bakoitzeko euro bat Oñatiko Hotz taldearendako izango da, errefuxiatuei lagundu ahal izateko. "Haiek etorri ziren gugana, ibilbidean zehar esku bat botako zigutela esanez eta horren trukean, izen-emate bakoitzeko euren kausarako ekarpentxoa egitea erabaki genuen", adierazi du Josu Aiastui antolatzaileetako batek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak