Amateur mailan, 29. Oñatiko ziklismo proba zapatuan

Xabier Urtzelai 2016ko ira. 16a, 09:56
Ziklistak Bergarako saihesbidetik pasqatzen.

Amateur mailako ziklistek –Lehendakari Txapelketan– asteburuan amaituko dute denboraldia, zapatuan Oñatin eta domekan Zaldibian egingo dituzten lasterketekin. Hala, 29. Oñatiko Proba 10:30ean hasiko dute, Unibertsitate Etorbidean.

Helmuga ere bertan izango da, 13:30ak aldera, eta 115 kilometrotako lasterketan txirrindulariek Untzillako eta Asentzioko gainak gainditu beharko dituzte. Azken kilometroak ere ez dira samurrak izango, Zuazola, Santipillau eta hilerritik itzulia eginda sartuko direlako Oñatira. Lasterketan hainbat debagoiendar izango dira lehian. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak