Elma pareko horman zer margotu aukeratzeko unea

Mireia Bikuña 2016ko ira. 16a, 08:15

Astelehenetik –irailak 19– aurrera izango dute herritarrek gustuko duten irudia bozkatzen hasteko aukera. Wallart Painting enpresak bost bozeto aurkeztu dizkio Udalari eta horien artean aukeratuko dute herritarrek, prozesu parte-hartzailean.

Botoa eman ahal izango da BAZen dauden ontzietan edo Arrasateko Udalaren webgunean. Lehenean hilaren 24ra arte, zabalik dagoen orduetan; eta, bigarrenean, hilaren 25era arte.
Adinez nagusi izan eta Arrasaten erroldatuta daudenek eman ahal izango dute botoa.

Horma txukuntzen

Zer margotu aukeratzen den bitartean, Wallant Painting enpresako langileak hasi dira horma txukuntzen: zuloak konpondu eta estali, dauden belarrak moztu, margotuta dagoena kendu...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak