Goienagusik urriaren 3an ekingo dio ikasturte berriari

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko ira. 14a, 14:00

Arrasateko Etxaluze erretiratuen etxean egingo dute ikasturtearen hasiera, goizeko 11:00etan. Aurreko urtetan bezala klaseak astelehenetan eta asteazkenetan izango dira 10:00etatik 12:15era.

Urriaren 3an, Goienagusi elkarteak, 2016/2017ko ikasturtearen hasiera ofiziala ospatuko du.

Ekitaldia, Arrasateko Etxaluze erretiratuen etxean izango da, goizeko 11:00etan, hurrengoko egitarauarekin: Ongi etorria, elkarteari buruzko informazioa, ikasturtearen programazioa, hasiera ofiziala eta luntxa.

"Ohi den bezala, aurten ere oso hizlari adituak parte hartuko dute: historian, zuzenbidean, musikan, ekonomian, zineman, medikuntzan… Klaseak Arrasaten eta Bergaran izango dira, euskaraz edo gaztelaniaz, hauetako hitzaldi batzuk irekiak izango direlarik. Ikastaroak osatzeko kontzertu desberdinak eta irteera kulturalak ere izango ditugu", azaldu du Goienagusik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak