Palmerakuen laugarren martxa domekan, Bergarako bide berrietatik

Xabier Urtzelai 2016ko ira. 14a, 10:12

Aurten Agorrosinen beharrean, Labegaraietan egongo da irteera, eta helmuga.

Azken urteotan egin duten moduan, domekako martxarako (09:00, Labegaraietako kiroldegian) Palmerakuak taldeko lagunek mimoz prestatu dute ibilbidea, bergararrak ez direnek gutxiago ezagutzen dituzten lekuetatik igarota: "Landarraitz, Asalditxa eta Turkarriko paraje ederrak zeharkatuko ditugu", diote antolatzaileek.

Eta zera gaineratu dute: "Badira aldapa gogor batzuk pedalak astindu ahal izateko, zati azkarrak, bidezidor politak, hainbat jaitsiera interesgarri eta paisaia zoragarriak", adierazi dute antolatzaileek. 

Horrenbestez, martxa erakargarria izan dadin osagai guztiak izango ditu. Ibilbide luzeak 35 kilometro izango ditu, eta 1.500 metroko desnibel positiboa. "Baina, gogorregia iruditzen zaionarendako egongo da aukera bidea laburtu ahal izateko". Adi egon, aurtengoan martxa ez dutelako Agorrosinen hasiko, Labegaraietako kiroldegian egongo da irteera, eta helmuga. 

Leire Martini laguntzeko 

Palmerakuak taldeko lagunek martxan batzen den diru kopurutik zati bat –izenemate bakoitzako euro bat– Leire Martin Pinedari laguntzeko erabiliko dute, bizkarrezurreko atrofia muskularra duen bergararrari, fundAME fundazioaren bitartez–. Izenematea aurrez egin daiteke, kirolprobak.com atarian (10 euro), eta domekan bertan apur bat garestiagoa izango da. Informazio guztia, Palmerakuak taldekoen blogean.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak