Irailaren 20an Debagoieneko ekitaldia egingo du EH Bilduk

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko ira. 12a, 11:11

Arnaldo Otegi eta Maddalen Iriarte Gipuzkoako zerrendaburua Bergaran egongo dira irailaren 20an. Gainera, irailaren 17an Bilbon egingo duten ekitaldira joateko autobusak jarriko dituzte ibarreko hainbat herritatik.

Datorren larunbatean, irailaren 17an, ekitaldi nazionala izango du EH Bilduk Bilboko Miribillan, arratsaldeko 17:00etan, eta eskualdetik ekitaldira joateko autobusak eskainiko dituzte. Horretarako, herriz herri, izena eman beharko da. Hona hemen herri bakoitzean izena emateko lekuak:

Eskoriatza: Inkernu taberna eta Hotelean.

Aretxabaleta: Urbaltz, Txikibar eta Gurea.

Arrasate: Jaizale, Irati eta Amaiur.

Bergara: Arrano, Pol-Pol, Kortazar, Artatse eta Alkartetxea.

Oñati: Arrano.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak