Trial zaleak ase egin ditu Apotzagako 4x4 erakustaldiak

Mirari Altube Arrese 2016ko ira. 10a, 21:47

Hamargarrenez elkartu dira Eskoriatzan 4x4 triala gustuko dutenak. Azken urteotan legez Apotzaga aldean egin dute erakustaldia 25 bat ibilgailuk eta lur lehorrak teknika hobetzera behartu ditu gidariak. Debagoiendarrekin batera Nafarroa eta Araba aldetik etorritako hainbat izan dira eta gustura bukatu dute guztiek.

Zazpi gune gertatu dituzte, zailtasun maila ezberdinarekin eta horietan gora eta behera jardun dute 4x4 autoek. Gurpil erraldoiekin hautsa ondo harrotu dute, eta lurra oso lehor egoteak teknika hobetzera behartu ditu gidariak: "Lokatza dagoenean lehenengo autoak bidea egiten du eta gainerakoak handik pasatzen dira. Lehorrean, ostera, norberak bere bidea topatu behar du", adierazi du Xabi Oñederra antolatzaileak.

Hainbat eratako autoek jardun dute; gutxi batzuk kalean ibiltzen diren ohiko 4x4 ibilgailuak, beste batzuk horretarako gertatutakoak, eta oso ondo gertatutakoak ere izan dira. Zaleek –umeak, gazteak zein helduak– Apotzaga aldeko bazterrak bete dituzte eta burrunba hotsak lagun gertutik jarraitu dituzten bertakoen zein kanpotik etorritakoen lanak.

Erlazionatuak

4x4 trial erakustaldia Apotzagan

Mirari Altube Arrese 2016 ira 10 Eskoriatza

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak