Hala, ibarrekoen artean iaz Oñatiko taldeak bakarrik lehiatu behar izan zuen kategoria horretan, baina aurten beste bi bidelagun –eta kontrario– izango ditu, mailaz jaitsi den UDA, eta mailaz igo den Mondra.
Joan den zapatuan Arrasate Hirian eta Jose Luis Agirreren omenezkoan ikusitakoa eta gero, baliteke UDA orain momentuan pauso bat aurretik egotea, eta normala ere bada, iaztik jokalari askok jarraitzen dutelako taldean. Baina, ligak bakoitza dagokion tokian jarriko du.
Aloña Mendik etxean
Aloña Mendi da etxean jokatuko duen ibarreko ordezkari bakarra, Real Unionen kontra, zapatuan 16:30ean. Aretxabaletak eta Mondrak, berriz, kanpoan jokatuko dute lehen jardunaldia. Iñigo Velez de Mendizabalen UDAk Lesakan, Beti gazteren kontra domekan 17:00etan, eta Zubiaren Mondrak Elgoibarren, zapatuan 17:00etan.