Etxean bertan mendi bizikletan ibiltzeko aukera paregabea izango dute ziklistek zapatuan eta domekan, Arantzazun eta Leintz Gatzagan. Arantzazukoa zapatuan (09:00) egingo dute, Auzoetxen –Oñati eta Arantzazu artean, Arantzazuko basilika baino 3 kilometro lehenago– eta 37 kilometrotako ibilbidea prestatu dute (1.440 metroko desnibela).
Gatzagan domekan
Gatzagako martxa ere asteburuan izango da, domekan. Eta Arantzazukoa nahiko berria bada, Gatzagakoa dagoeneko klasiko bilakatu da. 09:00etan hasiko dute, baina ordu horretan helduak irtengo dira, 10:00etan gaztetxoendako beste irteera bat prestatu dutelako.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.