Eskoriatzako istripua 6:50 inguruan izan da GI-3310 errepidean. Bi autok aurrez aurre talka egin dute, eta hiru pertsona zauritu dira. Debagoieneko ospitalera eraman dituzte zaurituak, eta jada trafikoa irekita dago eta istripua gertatu den tokia garbitu dute, Ertzaintzak azaldu duenez.
Oñatin, GI-2630 errepidean, Bergarako noranzkoan, auto batek horma baten kontra talka egin du, 09:00ak inguruan, eta zauritua Arrasatera eraman dute, ospitalera.