15:45ean hasiko du Markel Uriartek Guinness errekorra gainditzeko ordubeteko saioa

Xabier Urtzelai 2016ko ira. 7a, 11:14

Ordu gutxi barru hasiko du Markel Uriartek Guinnes errekorra egiteko saiakera, Anoetako belodromoan. Dagoeneko dena du gertu. Eta eguerdian abiatuko dira Uriarte, eta errekorra bertatik bertara jarraitu gura duten lagunak Donostia aldera. Beroak ez du lagunduko. Twitter-en jarraitu ahal izango da errekor ahalegina, #MarkelGWR hashtag-a erabilita.

Belodromoa bi orduz erabili ahal izango du Aretxabaletako riderrak, 15:30etik 17:30era. Horrek aukera emango dio lehenengo ahaleginean huts bat eginez gero beste saiakera bat egiteko, baina noski, nekea pilatzen joango da. Hala, helburua garbi dauka.

Batetik, Guinnes errekor ofiziala 24.20 kilometro pasatxoan dago, baina Munduko Errekorra 25.72 kilometrotan dago, Manuel Scheidegger suitzarrak lortutakoa. Hala, bi marka horiek gainditu gura ditu aretxabaletarrak: "Baina komeni dena baino gehiago arriskatu barik". GOIENA errekorraren testigu izango da, eta Twitter-en jarraitu ahal izango da errekor ahalegina, #MarkelGWR hashtag-a erabilita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak