Koalizio ezkerreko eta abertzalearen Gipuzkoako zerrendaburua Maddalen Iriarte kazetaria izango da Eusko Legebiltzarrerako irailaren 25eko hauteskundeetan.
Arnaldo Otegik, bestetik, ezingo luke aurkeztu Eusko Legebiltzarrerako hurrengo hauteskundeetara ere. 2020an egin behar lirateke beranduenera, eta, Espainiako auzitegiek 2021. urtera arte inhabilitatu dute sufragio pasiborako.
Erabakia jakin aurretik, EH Bilduk "ziur aski" Europara joko duela adierazi du eta ez dutela beste lehendakarigairik izendatuko.
"Gaur inoiz baino gehiago, egin irri eta irabaztera!" adierazi du twitterren Otegik, erabakia jakin bezain pronto.
EAJk adierazi du nahiago izango zutela "aurkeztuko" balitz eta "hiritarrek botoarekin" erabakiko balute. Nagua Alba Ahal Duguren idazkari nagusiak esan du "akats politikoa" dela Azuitegi Konstituzionala sartu ez izana sakoneko arazoa aztertzen. Eta Borja Semper PPko Gipuzkoako zerrendaburuak esan du ez zaiola "kosk egin behar" ezker abertzalearen "biktimismoaren" amuari.