Afrikatik datorren aire masa beroaren eraginez, termometroak 40 graduraino irits daitezke bihar, eguaztena, irailak 7. Hala, Tenperaturak 35 eta 40 gradu artekoak izango dira egunaren lehen erdian.
Aurtengo irailaren 3an Arabako zenbait estazio meteorologikotan tenperatura altuen errekorra izan zen; hala, esaterako, Arkauten 37 gradutara iritsi ziren, orain arte iraileko hilabetean izandako tenperaturarik altuena.
Dena den, Euskalmetetik azaldu dute biharko espero diren tenperatura maximoak aldatu egin daitezkeela hainbat faktoreren ondorioz, hala nola; hego haizearen intentsitatea, hego haizearen iraupena eta ipar-mendebaldeko haizea iristen eta zabaltzen den ordua.
Arratsalde partean jaitsiera
Goizean eta eguerdi aldean bero handia egingo duen arren, arratsalderako giroa freskatu egingo da eta tenperaturak "nabarmen" jaitsiko dira 14:00etatik edo 15:00etatik aurrera.