Eibarko jokalari batek auto istripua izan du Atxabalpen

Ubane Madera 2016ko ira. 6a, 14:17
Istripua izan duten bi automobilak.

12:45ean gertatu da istripua. Bi autok elkar jo dute Atxabalpe parean. Istripua izan duen autoetako bat Anaitz Arbilla Eibar futbol taldeko jokalari iruindarrarena da. Bera ez da zauritu. Beste autoan, berriz, bi emakume zihoazen; bata Arrasateko ospitalera eraman dute, zangoan zauri batekin, eta besteak, antsietate-krisia izan du. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen dabil, eta oraindik errei bat itxita dago.  

Citroen C-5 eta Audi markako auto banak izan dute istripua Arrasatetik Gesalibar auzorako errepidean, hain justu ere, Eibar taldeak entrenatzeko erabiltzen duen Atxabalpe futbol zelaiaren parean. Hasieran errepidea guztiz itxi behar izan dute, baina dagoeneko errei batetik bideratzen dabiltza zirkulazioa. Edozelan ere, koipea dago errepidean, eta hura estaltzeko harea bota arte, errei batek itxita segituko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak