6,4 milioi inbertitu ditu aurten Eroskik zazpi hipermerkatu egokitzeko

Leire Kortabarria 2016ko ira. 6a, 09:39
Eroski hipermerkatua.

Eroskik 6,4 milioi euro inbertitu ditu aurten zazpi hipermerkatu Zurekin eredu komertzialera egokitzeko, eta 74 lanpostu sortu ditu.

Eroski Taldeak bidalitako prentsa oharrak gogora ekartzen du “kontsumitzailearen gogo berriak direla-eta” Eroskiren sare komertziala Zurekin eredura berregituratzen dabilela.

Dagoeneko 23 hipermerkatu dira Zurekin eredukoak. Aurten, bi hipermerkatu eraldatu dira Bizkaian (Zalla eta Txurdinaga), lau, Gipuzkoan (Ordizia, Eibar, Urbil eta Urola) eta bat Galizian (Noia). Aurreko urteetan egokituak honako hauek dira: Boulevard, Araban; Abadiño, Artea, Ballonti, Berango, Bilbondo, Gernika eta Leioa, Bizkaian; Castro Urdiales, Kantabrian; Zarautz, Garbera, Tolosa eta Arrasate, Gipuzkoan; Iruñea eta Tutera, Nafarroan; eta Tarragona.

Eroskik aurrera dihardu “belaunaldi berriko denden hedapen planarekin”, bere hitzetan. Zurekin ereduak “aukera askatasun handiagoa” ematen diote kontsumitzaileari, eta freskoetan espezializatuagoak daude. “Gainera, ateak irekitzen dizkiete ingurune hurbilean ekoizten diren produktuei, eta bezeroarekin harreman pertsonalagoa ezartzen dute”, gaineratzen du Elorrioko taldeak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak