Goizean Alderdi Ederretik abiatu ziren milaka kantuzale, eta eguerdira bitartean kalerik kale ibili ziren kantuan. Gero, eguerdian, guztiak mahaiaren bueltan elkartu ziren, herri bazkarirako.
Arratsaldez, berriz, Trinitate plazara abiatu ziren, ekitaldi nagusira hain zuzen. Bertan, duela 50 urte sortutako Euskal Kantagintza Berria gogoan izan zuten, eta omenalditxoa egin zien orduko artistei. Jarraian, dantza eta erromeria izan zuten.