Maila ona erakutsi dute bailarakoek Dorletako Ama Pilota Sariko finaletan

Dorletako Ama Pilota Sariko finaletan maila ona erakutsi dute bailarakoek

Zazpi urtetik hamalau urte bitarteko gaztetxoek Dorletako Ama Pilota Sariko finalak jokatu dituzte Gatzagan. Binakako esku pilota partiduak 09:30ean hasi dira, eta guztira zortzi partidu jokatu dira bertan. Horietako bi partidu, bergararrek eta aramaioarrek jokatu behar izan dituzte, biek azpeitiarren aurka, eta bailarako bi bikoteek lortu dute garaipena.

Zortzi urtekoen finala, Zubiaga eta Etxabe bergararrek jokatu dute Azpeitiko Lazkano eta Artetxeren aurka, eta 18-15 irabaztea lortu dute. Hasieran, galtzen hasi dira bost tantoz, baina markagailuari buelta erdia eman, eta 17-12 jarri dira. Azken momentuan larri ibili arren, irabaztea lortu dute bergararrek.

Hamahiru urtekoen finala, berriz, Olaizola eta Berruete aramaioarrek jokatu dute Azpeitiko Egiguren eta Labakaren aurka. Justu samar aritu diren arren, hauek ere irabaztea lortu dute.

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.