Lehen partidua, Amaikak Bat eta Uda-k jokatu dute, eta 0-1 amaitu da Markelen golarekin. Bigarren partiduan, berriz, Mondrak 1-0 garaitu du Amaikak Bat Iker Pavon-en golarekin. Azken partiduan, berriz, Mondrari 0-1 irabazi dio Aretxabaletak lehen bost minutuetan Perezek sartutako golaren ostean. Hala, Uda izan da Arrasate hiria torneoko txapelduna.