The Vartools taldea nagusitu da Osintxun Musikara! lehiaketan

FInalean parte hartu zuten talde guztiak.

Lehiaketa hau egiten den lehen aldia da eta hasiera batean sei taldek izena eman bazuten ere, azkenean bost taldek hartu zuten parte, arazo batzuen ondorioz. Bigarren sailkatua Hoax Attack taldea izan zen.

500 euroko saria eraman zuen The Vartools talde eibartarrak eta 200 euroko saria, berriz, Hoax Attack santurtziarrentzat izan zen.

Finalean parte hartu zuten gainontzeko taldeak Perlata (Arrasate), The Grace of Dyonisus (Zumaia) eta Oso Basatis (Soraluze) izan ziren.

Hiru pertsonak osatutako epaimahaia izan zen musika taldeen lana baloratzen.

Erlazionatuak

Mozorrotuta eta bizikletan hasi dituzte Osintxuko festak

Bergara

Gaur hasi dira Osintxuko Kofraixak, eta jaietan ohitura den moduan, mozorrotuta joan-etorria egin dute osintxuarrek bizikletan Soraluzera etxafuego...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.