Bergarako lantegia urrian hasiko da egokitzen Fagor Ederlan

Leire Kortabarria 2016ko ira. 2a, 15:43
Geyserren lantegia, Bergaran.

Fagor Ederlanek urriaren 1ean hasiko ditu Bergarako pabiloi berria bere jarduerara egokitzeko lanak. Hain zuzen, San Juan industrialdean iaz arte Fagorrek (gero Fagor CNAk) erabilitako Geyserren pabiloian ipiniko du bere produkzioaren zati bat. Helburu horrekin errentan hartu zion Fagor CNAri pabiloi hori, erosteko eskubidearekin.

Fagor Ederlanek baieztatu du "dena aurreikusi bezala" doala eta "epeak betetzen" ari direla. Iraileko egun hauetan, lan horiek egiteko azken baimenak tramitatzen zebilen Eskoriatzako kooperatiba, urriaren 1erako dena gertu izateko.

Hazkundearen ondorioa

Bergarako pabiloi berria egokitu egin behar da presio txikiko fundizio bat egongo delako bertan.  Fagor Ederlanen plan estrategikoan aurreikusten zen presio txikiko aluminioaren negozioa handitzea. Hazkunde horren ondorioz behar berriak sortu zaizkio Ederlani, eta behar horiei erantzuteko eskuratu zuen iaz Geyserren lantegia. Presio txikiko aluminioaren ekoizpena Arrasaten dauka gaur egun Fagor Ederlanek. Datorren urtean hasi nahi dute Bergaran lanean.

Mexikon, ia bukatuta

Bestalde, Mexikon lantegi berria egiten dabil ere Ederlan, eta hango lanak oso aurreratuta daude; bukatzetik gertu, hain zuzen ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak