Irailaren 16an, egubakoitza, izango da jardunaldi hori, Mondragon Unibertsitatearen Enpresagintza Fakultatean, Oñatin, 09:00etatik 14:00etara.
Proiektu horretan Mankomunitatearekin lanean dabiltza MIK - Mondragon Innovation & Knowledge ikerkuntza zentroa eta ASLE. Proiektua amaiera fasean dago, eta eragileek jardunaldia antolatu dute, elkarlanean, parte-hartzearen eta lidergoaren inguruan interbentzio ibilbide batzuk sortzeko eta enpresetan egindako lanen balorazioak aurkezteko.
Honako hau da egitaraua:
‐ Jardunaldiaren aurkezpena.
‐ Kontzeptu-markoa
‐ Proiektuaren balorazioa
‐ Atsedenaldia / kafea.
‐ Sormen-bateratu edo ko-kreazio dinamikak
‐ Jardunaldiaren itxiera
Parte-hartzea doakoa da, eta informazio gehiago eska daiteke 943 79 30 90 telefonoan (Amaia Irizar).