Udako Argazki Lehiaketan parte hartzeko epea, irailaren 18ra arte

Goiena 2016ko abu. 29a, 09:33
Isabel Muñozek (Arrasate), Essaouiran (Maroko) ateratako argazkia: 'Hegaz'.

XII. aldiz antolatu du Goienak Udako Argazki Lehiaketa. Hiru onenen artean sariak zozketatuko dira, eta gainera, debagoiendarrek argazki gustukoena aukeratzeko abagunea izango dute.

Iaz, Amaia Santamaria bergarraren Bartzelona izan zen irabazlea. Bigarren Asier Atxa aretxabaletarraren Urkuluko ilunkara izan zen, eta hirugarren Isabel Muñoz arrasatearraren Hegaz.

Oinarriak:

Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, 5 argazki aurkez ditzake. Argazkiarekin batera adierazi beharko dira:
  • Egilearen izen-abizenak eta herria.
  • Harremanetarako telefonoa.
  • Argazkia noiz eta non ateratakoa den.
  • Argazkian zer eta nortzuk agertzen diren.
Argazkiak bidaltzeko epea: uztailaren 8tik irailaren 18ra arte (biak barne).

Argazkiak paperean edo digitalizatuta (paperean, ondo erreproduzitzeko adinako bereizmenarekin) aurkeztu beharko dira.
 
Bidali argazkiak eta datu guztiak e-postaz: argazkiak@goiena.eus helbidera, edo Goienara ekarri: Arrasate: Otalora Lizentziaduna, 31. 20500 Arrasate
 
Egoitzara ekartzekotan, gutun-azal batean sartuta, CD batean edo argazki digitalak gordetzeko beste edozein euskarritan eta JPEG formatuan.
 
Argazkiek gehienez 5 MB izan beharko dute.
 
Parte hartzeko ez da ezer ordaindu beharko.
 
Debagoienean jaio edo bizi den orok parte hartu ahal izango du.
 
16 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.
 
Beste inon argitaragabeak izango dira argazkiok.
 
Argazkiak koloretan zein zuri-beltzean izan daitezke.
 
Argazkiak originalak izan beharko dira.
 
Udako argazkiak izango dira: berdin da aurtengo udan ateratakoak izatea edo beste uda batekoak.
 
Irabazleak nortzuk diren urriaren 14an jakingo dugu, egubakoitzeko Goiena paperean.
 
Epaimahaia Goiena Komunikazio Taldeko kideek osatuko dute eta argazkiaren kalitatea, originaltasuna eta balio historikoa hartuko dituzte kontuan.
 
Jasotako argazki guztiak argitaratzerik ez badago, Goienak aukeraketa egingo du egokien iruditzen zaizkion irizpideen arabera.
 
Jasotako argazkiak Goienako artxiboan gordeko dira, eta, aurrerantzean erabiliz gero, egilearen izena adierazi egingo da.
 
SARIAK:
Epaimahaiak aukeratzen dituen 3 argazki onenen artean hiru sari hauek zozketatuko dira
  • Bi pertsonarendako afari edo bazkaria Leintz Gatzagako Gure Ametsa jatetxean.
  • Orioko Aisia hotelean, zirkuitu termala eta bazkaria edo afaria, Arrasate Bidaiak-en eskutik.
  • Kindle liburu irakurgailua Arrasateko Eroski Hipermerkatuaren eskutik.

Herritarren saria:

Irailaren 26tik urriaren 2era arte, Debagoiendarrek argazki gustukoena aukeratzeko abagunea izango dute. Zozketan boto gehien jasotzen dituen parte-hartzaileak, Arrasateko Karibu kafe dendak emaniko kafe ezberdinez osoturiko otarre bat jasoko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak