Euskadiren ekonomia %3 hazi da urteko bigarren hiruhilekoan, Eustaten aurrerapen-datuaren arabera.
2015eko bigarren hiruhilekotik 2016ko epe berera arteko hazkunde-datua da hori, eta urte-sasoiaren eta egutegiari dagozkion ondorioak eta gorabeherak kendutako hazkundea adierazten du.
Urteko lehenengo hiruhilekotik bigarrenera, euskal ekonomia %0,7 hazi da, Eustaten aurrerapen-datuaren arabera.
Eskaintzaren aldetik, 2016ko bigarren hiruhilekoan izandako urtetik urterako hazkundea zerbitzu-sektorean oinarritu da batez ere. Industriaren hazkunde erritmoa zertxobait apaldu da.
Enplegua, lanaldi osoko lanpostu baliokide gisa neurtua, %1,8 hazi da urtetik urtera 2016ko bigarren hiruhileko honetan. Hiruhilekotik hiruhilekorako hazkundea %0,6koa izan da.
ALBISTEAK MUGIKORREAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.