Bergaran
Urtero moduan Angiozarreko Zabaleta auzoan dagoen San Bartolome ermitan ospatuko dute eguna.
12:00etan Meza.
13:00etan Luntxa Zabaletan.
18:00etan Bolo txapelketa.
19:30ean Bertsolariak.
20:00etan Erromeria (Maialen Arzallus eta Arkaitz)
21:00etan Afaria.
23:00etan Erromeriak jarraituko du.
Antzuolan
Sardina-jana eta kanpai hotsak San Bartolome egunean. Hala, Eguzki auzoan, Altzarte alboan, dagoen kanpai-jotzearekin ekingo zaio festari goizeko bederatzietan. Anelkarrek dauka azken urtetan festa hau antolatzeko ardura. Eta bertan batzen den dirua, Kongon eta Senegalen martxan dituzten proiektuak bultzatzeko bideratuko dute.
Arrasaten
Uribarri auzoko jaiak dira San Bartolomeak. Bihar, abuztuak 24 meza egongo da 11:00etan, eta ondoren ospakizunak asteburuan egingo dituzte.
Barikuan:
16:30ean jaiei hasiera emateko etxaflero jaurtiketa.
17:00etan Umeentzako jolasak.
18:00etan Gerturatzen direnentzat txokolatea.
18:30ean, Umeentzako buruhandiak.
19:00etan Trikipoteoa.
21:00etan Auzo kantu afaria.
Zapatuan:
11:00etan Etxaflero jaurtiketa eta umeentzako buruhandiak.
12:00etan Nagusiendako jolasak, ostean txikiteo popularra.
18:00etan Bergarako zezen eta poniekin jolasak.
19:00 Pintxo poteoa AZ Gaubelak taldeak alaituta.
22:30ean, Bertso saioa: Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Oihana Iguaran. Gaiak jartzen Jokin Labaien arituko da.
00:00etan Erromeria AZ Gaubelak taldearekin eta Bolo txapelketa (izen ematea 10 euro).
Domekan:
11:00etan Arimen Meza.
11:30ean Umeentzako puzgarriak eta V. Tortilla patata txapelketa.
16:30ean Mus txapelketa. Umeentzako bolo txapelketa egongo da ere.
17:30ean Umeentzako puzgarriak.
18:00etan Umeentzako buruhandiak.
18:30ean Erromeria Gau Alai taldearekin.