Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak 2016

Debagoiendar ugari, iraileko hauteskundeetarako zerrendetan

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko abu. 20a, 10:01

Alderdi politikoak hasi dira irailaren 25eko Gasteizko Legebiltzarrerako hautagaiak ezagutzera ematen, eta tartean hainbat debagoiendar aurkeztuko dira.

EH Bildutik Pello Urizar arrasatearra eta Rebeka Ubera elgetarra hirugarren eta laugarren joango dira zerrendan Gipuzkoatik. Larraitz Ugarte oñatiarra, Maider Otamendi eskoriatzarra, Ander Rodriguez arrasatearra, eta Pedro Iturbe Antzuolako alkate ohia ere izango dira zerrendan. Arrasaten bizi den Igor Ortega ere Gipuzkoako zerrendan izango da.

EAJko zerrendetan, Arabatik Luis Javier Telleria antzuolarra. Gipuzkoatik, ostera, Aitor Urrutia eskoriatzarra, Maria Ubarretxena Arrasateko alkatea eta Igor Oiarbide bergararra izango dira zerrendan.
 
PSEko Gipuzkoako zerrendan, Rafaela Romero arrasatearra hirugarren joango da, eta Oscar Garcia arrasatearra hamaseigarren.
 
PPko Arabako zerrendan Iciar Lamarain arrasatearra 15. joango da.
 
Ahal Dugu, Equo eta Ezker Anitzak osatuko duten Elkarrekin Podemos koalizioan, 21. postuan izango da Antonia Galiot bergararra.
 
Hautagaien zerrendak eta informazioa, euskadi.eus webgunean

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak