Andres Urrutia: "Juan Zelaia euskal kulturaren sustatzaile aparta izan zen"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko abu. 11a, 09:58

Andres Urrutia.

Zelaiaren heriotzean, Andres Urrutia euskaltzainburuak gogoratu du oñatiarraren kemena eta betidanik erakutsi duen euskal kulturarekiko konpromisoa. "Euskara eta euskal kulturaren sustatzaile aparta izan da Juan Zelaia". Urrutiak berak Zelaiaren hil-kapera bisitatuko du gaur; 12:30ean helduko da Oñatiko Moyua tanatoriora.

Bide batez, Zelaiaren bizitzako ardatzak gogoratu ditu Urrutiak, "euskara, euskal kultura eta herrigintza", hain zuzen. Ezin da ahaztu Juan Zelaia Fundazioak eta Euskaltzaindiak harreman estua eta emankorra izan dutela aspalditik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak