Markel Olano: "Erakutsitako konpromisoagatik, gipuzkoarrontzat pertsona eredugarria izan da Zelaia"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko abu. 10a, 16:20

Markel Olano.

Juan Zelaiaren heriotzaren harira, Gipuzkoako Diputazioko Ahaldun Nagusi Markel Olanok senide eta lagunei doluminak adierazi dizkie eta bere atsekabea azaldu "ekintzaile, enpresari eta euskaltzale nekaezina" izan den pertsona horren galeragatik. "Gipuzkoarrontzat pertsona eredugarria izan da", adierazi du Olanok Diputazioaren izenean.

"Ekintzaile eta enpresari nekaezin, Gipuzkoaren eta, oro har, euskal gizartearen garapenaz gain, euskal kultura eta hizkuntzaren bultzagile izan da Zelaia bere bizitza osoan zehar. Konpromiso sendoa, eskuzabala eta eraginkorra erakutsi du euskara, euskal kultura eta kirola indartzeko martxan jarritako hainbat eta hainbat egitasmorekin. Egindako lan horrengatik guztiagatik, beste behin ere gipuzkoarron esker ona erakusteko unea da hau", adierazi du diputatu nagusiak.

"Ibilbide emankor eta konprometitu" hori dela-eta, Gipuzkoako Urrezko Domina –erakundeak ematen duen sari edo ikur nagusia– jaso zuen Zelaiak 2003an. "Gipuzkoar gizartearentzat pertsona eredugarria izan delako bere bizitzan zehar Gipuzkoarekin, gipuzkoarrokin eta Euskal Herriarekin”, adierazi du Diputatu Nagusiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak