Diputazioko Berdintasun Sailak prentsa ohar bidez jakitera eman duenez, "oso emankorra" izan da Elgarrestak Lituaniako Vilnius hirira egin duen bisita. Etorkizunera begira, elkarlana indartuko dutela aurreratu du Oñatin uztailera arte zinegotzi izan den Elgarrestak: "Harremanak sendotuko ditugu, aurrerabidea bizkorrago eta sendoagoa egin ahal izateko. Lehentasunezko jotzen ditugun jarduera-lerroetan bat gatoz bi aldeak, eta lankidetzarako proiektuak ezartzea elkarren mesederako eta osagarri izango da".
"Gipuzkoa eredu da Europan berdintasunaren arloan"
EIGEko zuzendari nagusi Virginija Langbak-ek ere "beharrezkotzat" jo du elkarlana "Berdintasun-politikak ikuspegi orokor batetik ezarri behar dira. Zerbitzu publikoaren osotasunari eragin diote. Zeharkakotasuna nahitaezkoa da aurrerantzean, benetako pausuak emateko". Gipuzkoako Diputazioaren ekarpena "aberasgarria" izan dela ere gaineratu du Langbak-ek: "Gipuzkoa lurralde oso aurreratua da arlo honetan, eta Europan eredu da".