Jose Maria Ormaetxea, Arizmendiarrieta Fundazioaren ohorezko presidente

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko abu. 2a, 09:43
Iñigo Urkullu, Jose Maria Ormaetxea eta Alfonso Gorroñogoitia Arizmendiarrietaren omenezko ekitaldi baten, iaz.

Arizmendiarrieta Kristau Fundazioko Patronatu sortu berriak Arrasateko kooperatibaren sortzaile historikoa den Jose Maria Ormaetxea izendatu du ohorezko presidente. Erakunde sortu berriaren eginkizun nagusietako bat izango da Kooperazioaren ekonomia deritzon kontzeptua sustatzea.

Fundazioko organoa honela dago osatuta:

Presidentea: Juan Manuel Sinde

Presidenteordea: Jose Emilio Lafuente

Idazkaria: Iñaki Roa

Batzordekideak: Jose Miguel Erdozain, Carlos Garcia de Andoin, Angel Maria Garcia, Jesus Maiztegi, Gaspar Martinez, Jesus Carlos Medina, Itziar Navarro, Luis Antonio Preciado eta Javier Retegi.

'Kooperazioaren ekonomia'

Kontzeptu horren sustapenarekin euskal kooperatiba talde garrantzitsuenaren ondarea gaurkotu eta zehaztu nahi da, eta zeregin horretarako, fundazioak hainbat kide esanguratsuren laguntza dauka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak