Basque Culinary Centerrek eta Eroskik 2012an jarri zuten martxan sariketa hau. Helburua tokiko tradizioko elikagaien bidez egindako berrikuntza gastronomikoa aitortzea da. Parte hartu ahal izango dute Espainian bizi diren jarduneko sukaldari profesional guztiek.
Proposamenak aurkezteko epea
Proposamenak aurkezteko epea uztailaren 28an zabalduko da, eguena, eta irailaren 30ean itxiko da. Hiru proposamen onenak sarituko dituzte: 6.000 euro, 3.000 euro eta 1.000 eurokoak izango dira sariak.
Oinarriak www.premiobcceroskisaria.es atarian ikus daitezke.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
Sukaldariek euren jatetxean egindako plater berritzaileak sarituko dituzte. Parte-hartzaile bakoitzak aurkeztu beharrekoa:
- Erabilitako tokiko produktua jasotzen duen dossierra.
- Errezeta azaltzen duen fitxa.
- Jakia platerean erakusten duen argazkia.
Proposamen guztien artetik epaimahaiak hiru aukeratuko ditu, eta hiru horiekin finala egingo dute BCCeko egoitzan.