EH Bilduk eskua luzatu die EAJri eta PSE-EEri hondakinak tratatzeko "eredu bideragarri bat" adosteko

Arantzazu Ezkibel Galdos 2016ko uzt. 27a, 09:54

EH Bilduk Donostian egindako agerraldian hondakinak tratatzeko "eredu bideragarri" baten alde egin du. Horretarako, eskua luzatu die bai EAJri eta baita PSE-EEri ere elkarrekin adostu dezaten eredu hori. Gipuzkoako hainbat herrietako alkateak izan dira agerraldian, tartean Antzuolako Beñardo Kortabarria.

"Bilatu dezagun konponbide serio bat, hausnarketa sakon eta partekatua egin dezagun denon artean erabakitzeko hondakinak tratatzeko behar ditugun azpiegiturak", proposatu du agerraldian EH Bilduko bozeramaile Oihane Zabaletak.

Elkarrizketarako mahaia

EH Bilduren ustez Zubietako erraustegia eraikitzeko kontratuak "diktadura ekonomiko izugarria suposatuko luke Gipuzkoako udaletarako, hurrengo 35 urteetan 1.500 milioi euro ordaindu beharko dizkiotelako enpresa pribatu bati". Hori horrela, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak eguenean egin behar duen batzarra "bertan behera uzteko" eskatu du EH Bilduk, eta elkarrizketarako "mahai bat osatzea udal ordezkari, alderdi zein eragile sozialekin". 

Agerraldian izan zen Antzuolako alkatea

Donostian atzo, martitzena, egindako agerraldian Gipuzkoako hainbat herrietako alkateak izan ziren, tartean, Antzuolako alkate Beñardo Kortabarria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak