Zeharkaldiko laugarren etapa Segura eta Oñati artekoa izango da, abuztuaren 2an. Kalean egitarauaren barruan dago ekitaldi hau eta horregatik, Elektrotxarangak girotuko ditu kaleak. Gero, mendizaleek kiroldegian lo egiteko aukera izango dute.
Hurrengo etapa Oñati eta Leintz Gatzagaren artekoa izango da, abuztuaren 3an.
Etapa guztiak 8:00etan hasi eta 17:00ak inguruan bukatuko dituztela aurreikusten dute antolatzaileek, baina Gatzagan amaitzen den etapa ordu erdi bat atzeratuko dela diote. Izan ere, Atxorrotxen geldialdia egingo dute eta mendiaren gaineko hitzaldi bat emango du gatzagar batek.
Zortzi etapak:
1-Leitza-Betelu
2-Betelu-Zaldibia
3-Zaldibia-Segura
4-Segura-Oñati
5-Oñati-Leintz Gatzaga
6-Leintz Gatzaga-Otxandio
7-Otxandio-Murgia
8-Murgia-Urduña