Irizarrek profesional mailan egingo du estreinua, eta, taldearen asmoa da Bergarakoa Getxoko klasikora eta Burgosko Itzulira eramatea. Hala, azken urte honetan egindako lan onak eman ditu fruituak, eta profesionalekin lehiatzeko aukera ederra izango du udan. Bergarakoak Castelloko itzulian garaipen bat lortu zuen maiatzean, eta ekainean Segoviako Itzulian ere besoak jaso zituen. Hala, hemen Muriasen egingo duten egonaldiaren gaineko informazio gehiago.