Javier Sotilek presidente gisa egingo duen azken ekitaldi ofiziala da gaurko kongresua. Korporazioaren Batzorde Iraunkorreko lehendakari Javier Goienetxea izango da Biltzarreko buru, Sotil alboan izango duela.
Biltzarreko lehen txostenak taldea sendotzeko sustatu beharreko balioen inguruan gogoeta egiteko balioko du; besteak beste, honako kontzeptu hauek landuko dira: autoexijentzia eta erantzunkidetasuna; antolakuntza-eredua, 10 proiektu sektorial barne hartzen dituena (horiekin Korporazioaren egoera sozienpresarialei erantzuna eman nahi zaie); eta elkar-lankidetza finantzarioaren eredu berria, iraunkortasunean eta negozioaren errentagarritasunean oinarritua.