Gizarte-Ekonomian eta Enpresa Kooperatiboan Masterraren programaren helburua da, “formazio-prozesu berritzaile baten bitartez, profesionalak eta ikertzaileak gaitzea kooperatibismoaren eta gizarte-ekonomiaren hainbat modalitatetan, gizarte-ekonomiako puntako ekosistema baten erdian: Mondragon”.
Antolatzaileen esanetan, “gizarte-ekonomia gakoa da enplegua sortzen, izaera sozial nabarmena duten enpresak sortzen eta munduko hainbat lurralde garatzen, eta hainbat herrialderen politika publikoetako agendan eta ikerketa zientifikoetan gero eta leku handiagoa du”.
Master programa horrek, Korporazioaren eta Mondragon Unibertsitatearen egiten jakitea aprobetxatuz, garapen sozioekonomiko eta territorialaren gakoak aztertzen ditu, elkartasunean, berdintasunean eta demokrazian oinarrituta.
Master programa zuzenduta dago graduatuei eta baita lanean dauden profesionalei ere.