Arrasateko udaltzainek herritar baten deia jaso zuten 23:15ak jota zirenean, abisu ematen Goienako egoitzan lapurretan zihardutela. Udaltzainak berehala bertaratu arren, ezin izan zituzten lapurrak atzeman. Santa Barbara aldetik egin zuten ihes.
Bizilagunak egindakoa eskertu gura dugu lerro hauen bidez Goiena Komunikazio Taldeak.
Goienako egoitzaren segurtasun kameretan grabatuta geratu denaren arabera, praka motzekin eta burua estalita ageri diren pertsona bi dira egoitzara sartu eta bertatik ordenagailuak eroan dituztenak.
Ertzaintza lapurreta ikertzen dabil. Goienak, bere aldetik, segurtasun neurriak indartu egin ditu.
Bart 22:15ak arte lanean jardun zuen Goienako lan taldeak. Lapurrak 23:15ak aldera sartu ziren egoitzara.