Gurpildun sillak, esku-oheak, hortzetako pasta, neguko arropak, eskolako materiala... Anbulantzia beteta, egubakoitzean irtengo dira Oñatitik Mongoliara. Hori bakarrik ez, 3.000 euro ere eroango dituzte eguneko zentroan berogailua ipini dezaten. Anbulantzia ere han utziko dute, euren poltsikotik ordaindu duten anbulantzia. "Anbulancias Gipuzkoak merkeago utzi digu", adierazi dute.
12.000 kilometro egingo dituzte guztira. Egunean zortzi-hamar ordu gidatzeko asmoa dute eta horrela hiru astetan iritsiko dira. Han astebete egingo dute, eguneko zentroan materiala utzi eta familiekin egoteko eta hegazkinez egingo dute Euskal Herrirako bidaia.