Eustaten arabera, Euskadin jarduera ekonomikodun 311 eremu daude, eta 22.022 establezimendu. Jarduera ekonomikoko eremua da, Eustaten arabera, geografikoki mugatuta dagoen eta jarduera ekonomikoa duten establezimenduak dauden. Bada, jarduera ekonomikoko eremu guztiak hartuta, okupatuak 278.531 dira, okupatu guztien %33.
Jarduera ekonomikoko establezimenduetatik %61,47 zerbitzu sektorekoak dira; %28,36 Industria, energia eta saneamendukoak. Zerbitzu establezimenduak bi aldiz gehiago badira ere Industrian baino, Industriak langile gehiago ditu: 136.476 (zerbitzuetan 127.060 dira).
Gipuzkoan 153 eremu daude; Bizkaian 117; Araban 42.
Poligono industrialek dituzte establezimendu gehien
Establezimendurik gehien dituena Gasteiz Iparra da; 1.271, eta 17.609 langile. Trapaga-Barakaldo da bigarren (1.193, 12.781); hirugarren, Gasteizen berriz, Jundiz-Ali-Gobeo (1.107, 16.914).
Eremu gehienak hiriburuen arteko komunikazio bideetan daude. Enpresa baten kokapena eta gertutasuna azpiegitura eta komunikazio bideetara arrakasta faktore garrantzitsuak dira.
Establezimendu gehien dituen poligono mota industria poligonoa da. Araban, jarduera ekonomikodun eremuko establezimenduen %59,09 industria poligonoa batean daude; Gipuzkoan %41,32; Bizkaian %41,27. Industria poligonoek dituzte langilerik gehien (148.331); ondoren Nagusitasunik gabeko mistoek (47.241) eta Merkataritza eta aisiak (34.591).