"Eudelek gaitzespen irmoa adierazi nahi du, bart Nizan gertatu, hildako asko eta zauritu ugari eragin dituen atentatuaren aurrean. Erabateko irmotasunez gaitzetsi du indarkeria terroristaren basakeria, eta dolumina eta elkartasuna helarazi nahi die biktimen senide eta hurbilekoei. Une latz honetan, Euskadiko Udalok besarkada solidarioena eta hurbiltasun-sentipen sakonena bidali nahi dizkiegu Nizako hiriari eta Frantziako herri osoari", adierazi dute.
Gipuzkoako Diputaziotik ere, Foru Aldundiaren aurrean, 12:00etan, atentatu terrorista gaitzesteko elkarretaratze isila deitu dute. Bertan parte hartuko dute Aldundiko ordezkariek eta langileek, eta herritarrei parte hartzeko deia luzatu zaie.
Bergarako Udala:
"Bart gauean Nizan izandako atentatua gaitzesteko elkarretaratzeak deitu dituzte Eudelek, Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Aldundiak. Elkarretaratzeak gaur, ostirala, egingo dira 12:00etan udaletxeen aurrean eta Bergarako Udalak bat egin du, horregatik bergararrei bertan parte hartzeko deia luzatzen zaie", adierazi dute Bergarako Udaletik
Eskoriatzako Udala:
"Eskoriatzako Udalak Nizako atentatua dela eta Eudelek egindako gaitzespenarekin bat egin du eta gaur, uztailak 15, eguerdiko 12:00etan udaletxe aurrean 5 minutuko elkarretaratze isila egiteko deia egiten du"
Arrasateko Udala:
"Udalak gaitzespen irmoa adierazi nahi du, bart Nizan gertatu, hildako asko eta zauritu ugari eragin dituen atentatuaren aurrean. Udalak erabateko irmotasunez gaitzetsi du indarkeria terroristaren basakeria, eta dolumina eta elkartasuna helarazi nahi die biktimen senide eta hurbilekoei. Eudelen adierazpenekin bat eginik, une latz honetan, Euskadiko Udalok besarkada solidarioena eta hurbiltasun-sentipen sakonena bidali nahi dizkiegu Nizako hiriari eta Frantziako herri osoari".