Bihar hasiko du Eneko Carrascalek Europako Txapelketa, Tiflisen

Xabier Urtzelai 2016ko uzt. 13a, 11:54
Eneko Carrascal, ekainaren 27an Mojategin, Espainiako Txapelketa irabazi berritan.

Astelehenean abiatu zen Eneko Carrascal (Arrasate, 1999) Georgiako hiriburura, gazte mailako Europako Txapelketa jokatzera. Arrasatekoa erronka bikoitzarekin aurkeztu da txapelketara, salto hirukoitzean lehiatzearekin batera luzera saltoan ere indarrak neurtuko dituelako. Bihar, eguena, hasiko dute txapelketa. 

Azken urteotan izandako eboluzioan jauzi handia eman du arrasatearrak, eta azken hilabeteak oso emankorrak izan dira –Gipuzkoar bakarra da Europako Txapelketara sailkatu dena–. 

Neguan, pista estalian denboraldi ederra egin zuen Carrascalek, eta Euskadiko txapeldun izan ostean Salamancan egindako Espainiako Txapelketan erakustaldia eman zuen, bi modalitatetan onena zela erakutsita –Luzera saltoan 7,24 metroko markarekin, eta salto hirukoitzean 15,09 metroko markarekin. Adin horrekin oso atleta gutxi daude 15 metroko marka gainditzeko kapaz direnak; txapelketako errekorra ezarri zuen salto horrekin.  Eta aire libreko denboraldian Espainiako Txapeldun izan da ostera ere. 

Esperientzia du txapelketan 

Carrascalendako ez da berria Europa mailan lehiatzea, iaz junior mailako Europako Atletismo Jaialdian izan zen, eta hain zuzen, leku berean egin zuten txapelketa, Tiflisen. Hala, bihar, eguena, Arrasatekoa luzera saltoan lehiatuko da, eta salto hirukoitzeko txapelketa, berriz, zapatuan izango du. Hemen jarraitu ahal izango da txapelketa zuzenean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak