Erkideko kooperatibetako langileek beherapenez gozatuko dute Eroski Bidaietako edozein bulegotan egiten dituzten oporretako erreserbetan. Erkidek 73.000 langile baino gehiago batzen ditu bere 1.000 kooperatibetan. Euskadiko BPGren %7 berak sortzen du.
Eroski Bidaiak 1980an sortu zen, Eroski Taldearen eta Mondragon Korporazioaren babesean, eta gaur egun Hego Euskal Herriko eta Espainiako 10 bidaia agentzia garrantzitsuenen artean dago.